👭 Verbos que relacionan dos o más conceptos

Español

Euskera

  • afectar
  • (enfermedad) ukitu, eragin • (impresionar) bihotza hautsi, bihotza erdiratu • (emocionalmente) hunkitu • (?) erasan
  • basarse (en)
  • (basar, ~) oinarritu, oinarri izan/hartu, funtsatu • (¿en qué te basas para afirmar eso?) zertan oinarritzen zara hori adierazteko? • (el texto se basa en un descubrimiento hecho por el historiador estadounidense) historialari amerikarrak egindako aurkikuntzan oinarritzen da testua
  • comparar
  • konparatu, erkatu, alderatu, parekatu
  • conectar
  • lotu, elkartu, batu • (esta carretera conecta varios pueblos) errepide honek zenbait herri lotzen ditu • (encender) piztu, jarri • (conecta la radio para poder oír las noticias) irratia piztu albisteak entzun ahal izateko • (Electr, Telecom) konektatu • (mi ordenador no se puede conectar con tu impresora porque no son compatibles) nire ordenagailua ezin da zure inprimagailuarekin konektatu, bateragarriak ez direlako
  • constar (tb: 'hacer ~')
  • ziur egon, ziurtasuna izan • argi egon, agerian egon • (me consta que lo hiciste con la mejor intención) ziur nago hobe beharrez egin zenuela • (que conste que yo no lo he hecho) argi gera dadila ez nuela nik egin • (vi) (idatziz) jasota egon, (idatziz) jasota geratu, eraso • (los datos del recién nacido ya constan en el registro) jaioberriaren datuak dagoeneko jasota daude erregistroan • () izan, osatuta egon • etzan • (el libro consta de doce capítulos) liburuak hamabi kapitulu ditu • () ageri izan, azaldu, agertu, egon • (su nombre no consta en la lista) haren izena ez da zerrendan agertzen
  • depender (tb: depende)
  • (vi: estar subordinado) -en mende(an) egon, -en menpe(an) egon, mendeko/menpeko izan • (esa oficina depende del departamento de turismo) bulego hori turismo-sailaren mendekoa da • (vi: necesitar) -en beharra ukan, -en beharrean egon, behar izan • (dependo de tu coche para ir a Vitoria, ¿me lo dejas para mañana?) zure automobilaren beharrean nago Gasteizera joateko, utziko didazu bihar? • (vi: estar condicionado) -en esku/eskuan egon, -en esku(e)tan egon • -en baitan egon • (el que te den el premio no depende de mí) saria zuri ematea ez dago nire esku • (depende de vosotros la calidad de este trabajo) zuen esku dago lan honen kalitatea
  • formar
  • (crear) osatu +, eratu (tb constituir), egin, sortu • (v-pr: para formar una coalición) ...koalizio bat osatzeko • (han formado una cadena humana) ....osatu dute giza katea • (se ha formado un gran charco delante del portal) atari aurrean putzu handi bat egin da • (hemos formado un grupo de trabajo) lan-talde bat eratu dugu • (las nubes se forman por condensación del vapor de agua de la atmósfera) hodeiak atmosferako ur-lurrunaren kondentsazioaren ondorioz sortzen dira • (formaron una cadena humana) giza katea osatu zuten • (educar) hezi • prestatu • trebatu • (pretende formar a sus hijos como si fueran máquinas) seme-alabak makinak bailiran hezi nahi ditu • (dar forma) itxuratu, tankeratu, eratu, taxutu • (el clima forma el paisaje) klimak paisaia itxuratzen du • (constituir) osatu • (cuatro miembros del club formarán la junta directiva) klubeko lau kidek zuzendaritza-batzordea osatuko dute • (esta mezcla está formada por agua y azúcar) nahaste hori uraz eta azukreaz osatua da • (Mil) formatu, lerrokatu • (en la mili nos enseñaron a formar) soldadutzan formatzen irakatsi ziguten
  • implicar
  • (enredar, envolver) nahasi, (tartean) sartu • (no conseguiréis implicarme en ese asunto) ez duzue auzi horretan ni nahasterik lortuko • (conllevar, entrañar) (berekin) ekarri, ondorio/ondoren izan, ondorioz ekarri • esan nahi • (ser joven implica no tener derecho al trabajo) gazte izateak lanerako eskubiderik ez izatea dakar berekin • (vt: Lóg, Mat) inplikatu • (v prnl: involucrarse) nahasi, nahastu, (tartean) sartu • barne egon, tartean egon, partaide izan • (no quiero implicarme en ese negocio, porque huele mal) ez dut negozio horretan sartu nahi, susmo txarra hartzen diodalako • (v prnl: comprometerse) inplikatu, konprometitu, konpromisoa hartu, engaiatu, sartu • busti (herr.) • (no tienes que implicarte tanto en una lucha que sabes perdida) ez duzu hainbeste konprometitu behar galdua dagoela dakizun borrokan
  • influir
  • eragin, eragina izan • (el tiempo influye sobre los animales) eguraldiak eragina du animaliengan • (la forma de estudiar influye mucho a la hora de hacer los exámenes) ikasteko erak zerikusi handia du azterketak egiteko garaian
  • ocuparse (de)
  • arduratu, ardura hartu, ardura izan • (yo me ocupo, entre otras cosas, de cerrar bien todas las puertas) beste gauza batzuen artean, ate guztiak ondo ixteko ardura dut • (quiere que me ocupe en cuidar a su hijo) bere semea zaintzearen ardura nik hartzea nahi du • (ocuparse / emplearse en algo / andar haciendo algo) jardun* / ihardun
  • participar (en)
  • parte hartu, esku hartu, parte izan • (no participaré en las próximas elecciones) ez dut hurrengo hauteskundeetan parte hartuko • (participaron unas 50 personas) berrogeita hamar bat lagunek parte hartu zuten
  • relacionar
  • erlazionatu, lotu • (mi perro relaciona el coche con el paseo) nire txakurrak automobila eta paseoa erlazionatzen ditu
  • representar
  • -en irudia izan, irudikatu • (...pero especialmente porque representa el fin de una era y la apertura de otra nueva) baina bereziki garai zahar baten itxiera eta berri baten irekiera irudikatzen duelako • (esta imagen representa una deidad) imajina hau jainko baten irudia da • (vt) irudikatu • (representa un círculo en tu imaginación) irudika ezazu zirkulu bat zure irudimenean • (vt) ordezkatu, ordezkari izan • (represento a una empresa textil) ehungintza-enpresa bat ordezkatzen dut • (representar los intereses de un país) herri baten interesen ordezkari izan • () adierazi, erakutsi, azaldu • (este gráfico representa el aumento de población durante los últimos 50 años) grafiko honek azken 50 urteetan izandako populazio-hazkundea adierazten du • (aparentar) irudi, itxura izan • (esa mujer representa más edad) emakume horrek zaharragoa dirudi • (en teatro) antzeztu, jokatu, eman • (esta noche representan Macbeth en el teatro municipal) gaur gauean Macbeth antzeztuko dute udal-antzokian