🗣 Verbos relacionados con el lenguaje

Español

Euskera

  • afirmar
  • baieztu, baieztatu • (~ bajo juramento) zinpetu
  • anunciar
  • iragarri • -en berri eman, adierazi, aditzera eman • hots egin, aldarrikatu • (la radio ha anunciado el partido de mañana) irratiak biharko partiduaren berri eman du • iragarri, aldez aurretik esan • (han anunciado lluvias para el fin de semana) astebururako euria iragarri dute • (las mujeres anuncian en voz alta: ...) emazteek ozen iragartzen dute: ... • (han anunciado protestas a favor de la república) errepublikaren aldeko protestak iragarri dituzte • (la CUP ya ha anunciado que no participará en las elecciones convocadas para el 21 de diciembre) CUPek dagoeneko iragarri du ez duela parte hartuko abenduaren 21erako deitutako bozketan • (el Gobierno de España ha anunciado...) Espainiako gobernuak jakinarazi du... • (en el mismo día anunciado por Atresmedia) Atresmediak iragarritako egun berean
  • callarse
  • isildu, mututu • (cuando la visita se marchó, el perro se calló) bisitariak alde egin zuenean, txakurra isildu egin zen • (no te calles y di lo que sepas) ez zaitez mutu geratu, esan dakizun guztia • (hay muchas ocasiones en que lo más sensato es callar) askotan zentzuzkoena isilik egotea da
  • comentar
  • (texto, escrito) iruzkina egin, iruzkindu • azaldu • (~ un texto) testu baten iruzkina egin • (decir, hablar) esan, hitz egin, mintzatu, jardun, ari izan (aurretik -i buruz, -z) • (no quiero comentar nada sobre eso) ez dut horretaz ezer esan nahi • (estábamos comentando la película) filmaz ari ginen • (~ (noticia en periódico electrónico)) egin iruzkina
  • comunicar
  • komunikatu, jakinarazi • (la empresa le comunicó que debía dejar el trabajo) enpresak lana utzi egin behar zuela jakin arazi zion • (teléfono) komunikatu • okupatuta egon • (su teléfono siempre está comunicando) bere telefonoa beti dago komunikatzen
  • contar (relatar)
  • kontatu, esan • (...y Egunkaria me contaba el mundo en euskera) ... eta euskaraz kontatzen zidan mundua Egunkariak
  • contestar
  • erantzun, ihardetsi • (te lo pregunté hace tiempo y aún no me has contestado) aspaldi galdetu nizun eta oraindik ez didazu erantzun • (vt) erantzun, ihardetsi • eragozpenak/trabak jarri • (haz lo que te ha mandado tu madre y no contestes) egin ezazu amak esandakoa eta ez ezazu horrelako erantzunik eman (eragozpenik jarri) • (vt) kontra egin, kontra agertu, iharduki • (el proyecto de ley ha sido contestado por gran parte de la sociedad) gizartearen gehiengoak lege-proiektuaren kontra agertu da
  • debatir
  • eztabaidatu • -z eztabaidan ibili, -z eztabaidan ari izan, -z eztabaidan jardun • (debatir una propuesta) proposamen bat eztabaidatu
  • decir
  • esan [PR-sint:a-él diot(/daz) (diok/dion/diozak/diozan) diozu(z) dio(z), diogu(z) diozue(z) diote(z); PS nio(ez)en (hio(ez)en) zenio(ez)en zio(ez)en, genio(ez)en zeniot(ez)en ziot(ez)en] • I esa - (NOR)i(eza)(zki) - (NORI)da/--/io/gu/--/ie (NORK)--/zu/--/--/zue/--]; (ha dicho que...) [v.aux]-la esan du (v.'que 2'); (dime la verdad) esaidazu egia; (díselo a mamá) esaiozu amari; (¿qué dicen las mujeres?) zer diote emakumeek?; ((yo) diría que es...) ...zela esango nuke; (lo decimos de nuevo) berriro diogu: ...
  • declarar
  • (manifestar) adierazi, agertu, esan, aditzera eman, azaldu, aitortu • (el presidente declaró que las cifras del paro disminuirán) lehendakariak adierazi zuenez langabeen kopuruak behera egingo du • (determinar) -tzat jo • (el juez lo declaró culpable) epaileak erruduntzat jo zuen • (en un tribunal) deklaratu • (guerra) deklaratu • (los EE.UU declararon la guerra contra Iraq) AEBek gerra deklaratu zioten Iraki • (vt) aitortu • (declarar los bienes) ondasunak aitortu • (el acusado se declaró inocente) akusatuak errugabetzat aitortu zuen bere burua • (el amor) (maitasuna) agertu, (maitasuna) erakutsi, (maitasuna) aitortu • (independencia) aldarrikatu • (han declarado día de luto nacional) ...dolu egun nazional izendatu dute
  • discutir
  • (debatir) eztabaidatu, eztabaidan ari izan, eztabaidan jardun • (están discutiendo sobre el precio del piso) etxebizitzaren prezioa eztabaidatzen ari dira • (estamos discutiendo los pros y los contras del tema) gaiaren alde onak eta txarrak eztabaidatzen ari gara • (pelearse) eztabaidatu • liskartu, ika-mika izan, ika-mika ibili • (no quiero discutir sobre eso otra vez, estoy harto) ez dut horretaz berriz eztabaidatu nahi, aspertuta nago • (están siempre discutiendo) beti ika-mika dabiltza • (vi) kontra egin • (no se le puede discutir al profesor) irakasleari ezin zaio kontra egin
  • expresar
  • adierazi, aditzera eman, jakinarazi • (ha expresado la alegría que ha causado el nombramiento) izendapenak sortu duen poza adierazi du • (expresó las cinco condiciones del contrato) kontratuko bost baldintzak aditzera eman zituen • (Azkarate ha expresado su firme intención de continuar impulsando la cultura y la industria vasca) euskal kultura eta industria bultzatzen jarraitzeko asmo tinkoa azaldu du Azkaratek
  • hablar
  • hitz egin, mintzatu, berba egin • (hablaremos) hitzegingo dugu • (los analistas políticos hablan de bloqueo e incertidumbre) analista politikoak blokeoaz nahiz ziurgabetasunaz mintzo dira
  • indicar
  • adierazi, erakutsi, seinalatu
  • llamar
  • deitu (F déituko), dei egin, hots egin • (dar nombre) deitu, iritzi, izena eman • (a la puerta) jo • (~ por teléfono) telefonoz deitu, telefonoz hots egin • (llámame vale?) deitu, e! • (llamaré) deituko dut • (¿por qué no lo llamas?) zergatik ez diozu deitzen? • (la llamaré) deituko diot
  • negar
  • ukatu, ezeztu, ezeztatu • (niego haber dicho eso) ukatzen dut hori esana • (el científico negó la existencia de Dios) zientzialariak Jainkorik badagoenik ezeztu zuen • (el criminal negó los hechos ante el juez) gaizkileak gertakariak ezeztatu egin zituen epailearen aurrean • (vt) ukatu • (a mi hijo le han negado la beca) semeari diru-laguntza ukatu diote • (me han negado el permiso para salir por las noches) gauez irteteko baimena ukatu didate • (es una evidencia que no se puede negar) ukatu ezinezko ebidentzia da • (Rel) arnegatu
  • referirse
  • (visto en prensa) aipatu (=mencionar)
  • repetir
  • (volver a decir) errepikatu, berriz esan • (volver a hacer) errepikatu, berritu, erreberritu • berriz egin (dagokion aditzaz) • (repite, por favor, lo que acabas de decir) errepika ezazu, arren, oraintxe esan duzuna • (tengo que repetir lo que he hecho) egindakoa berriz egin behar dut • (tengo que repetir curso) ikasturtea errepikatu egin behar dut • (comida) gehiago nahi izan, berriz jan • bi aldiz/bider jan • (¿quién quiere repetir los macarrones?) nork nahi du makarroi gehiago? • (cuando hay lentejas mi hermano siempre repite) dilistak daudenean nire anaiak bi aldiz jaten ditu beti
  • señalar
  • (marcar) seinalatu, markatu • gurutzea/marka egin • (señale con una cruz la respuesta elegida) gurutze batez seinala ezazu aukeratu duzun erantzuna • (vt) seinalatu, -en seinale/ezaugarri/adierazgarri izan • adierazi, iragarri • (aquel hecho señaló el principio de su declive) gertaera hura haren gainbeheraren seinale izan zen • (vt, indicar) eriaz erakutsi, seinalatu • (vt, fijar) jarri, ezarri, finkatu • (han señalado la fecha de la boda) ezkontzaren eguna finkatu dute • (destacar) azpimarratu, nabarmendu • (quisiera señalar que esta noticia está todavía sin confirmar) albiste hau oraindik baiesteko dagoela nabarmendu nahi nuke • (las horas) -etan egon, izan • (la manecilla del reloj señalaba las doce) erlojuaren orratza hamabietan zegoen (hamabiak ziren)